Narratiba berriekiko konpromisoa daukat. Nire sorkuntza literario, eszeniko eta ikusentzunezkoa webgune honetan agertzen diren ikuspegi sozial eta proposamen eraldatzaileekin koherentea da guztiz. Beti idatzi izan dut eta jarraituko dut idazten eta orohar asmatzen, formatu desberdinetan. Dantza garaikidea ere egiten dut.
Kolaborazioetan ere gustora aritzen naiz, aurrera begira…
Egindako lan batzuk eskaintzen ditut hemen irekian, nahi duenak irakurri edo ikusteko:
Geuretik Sortuak Udalbiltza 20. hamarkadan antolatzen hasi den ekimena da. Hau du definizioa:
Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara. Eta azken urteotan, globalizarioarengatik eta espainiar eta frantziar estatuen ahalbide ugariengatik, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da gizartean, gure hizkuntzan egindako artearen kalterako. Egoera horri erantzuteko asmoz sortu da Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala.
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu. Imaginario berri bat sortu, euskaldunok euskaldunontzat. Geuretik sortutako memoria eta historia.
Horren baitan bi aldiz parte hartu dut, literatura arloan:
2021ean Zaldibian egin nuen 21 eguneko egonaldia eta bertan XAMURTASUNAREN HISTORIA ZALDIBIAN idatzi nuen.
Herri baten historia kontatzeko orduan gertakizun politiko eta sozio-ekonomiko garrantzitsuenak aipatu ohi dira. Ez da inoiz kontatzen herri baten historia xamurtasunaren historia dela, hura denez gizataldea elkarrekin lotzen duena.
Maitasunaren adierazpenik lasai, eder eta sendoena da. Begiradak, besarkadak, muxuak, laztanak… Xamurtasunak gure egunerokoa zeharkatzen du. Nola bizi dugun, zer ematen diogun xamurtasunari, halako pozez bizi gara. Bizi-kalitatearen kodea da.
Baina nola kontatu liteke herri baten xamurtasunaren historia?
2025ean Ikaztegieta egokitu zitzaidan, eta bertan egon eta gero «A T I Z A B A L I K» izenburua daraman ipuina idatzi nuen:
Ikaztegieta izeneko herri itxuran baketsu honetara komunitate berri bat etorri da bizitzera, etxe handi bat hartuta. Guk orohar ontzat ditugun hainbat balore muturreraino ulertzen dituzte haiek. Bizitzeko modu ezberdin horren ispiluak herriko komunitateari erronka berriak ekarriko dizkio, gure bizimodu kapitalista erosoa ezbaian jarriz, klima-krisialdi testuinguru batean. Batzuek deituko diete hippyak, beste batzuek sekta… baina pertsona atsegin eta zintzoak dira, maitagarriak… eta euskaldunak.
2006-07an idatzita, tiradera batean gordeta neukan antzerki-idazlan hau 2021ean Susak Ganbila antzerki-testuen bilduman argitaratu zuen arte.
Barnean daukagun fundamentalista ttiki zein handi oro da antzerki, performance edo dana dalako honen jo-puntu.
Baita inguruan dauzkagun fundamentalista handiak ere.
Galdera handiei fundamentu gutxiko erantzunak dagozkielako.
Liburua erosteko: https://susa-literatura.eus/liburuak/ganb14
2009an Ander Odriozola, Na Gomes eta beste lagun zinegile batzuekin elkartu eta hilabetetako lan luzearen ondoren telesail baterako 0. kapitulua egin genuen, baita lehen denboraldiaren garapen bat ere. Euskal Telebistari saltzen saiatu ginen, eskuz esku pasatuz gure indarrak xahutu arte, eta azkenean ETBko kaxoi ilun batean geratu zen bitxi handi hau:
Larrabetzuko Udalak, herritarren partehartzea sustatzeko kanpainaren barruan, munduan parekorik ez duen erabakia hartu du. Bideo honetan azaltzen da zein den erabaki zirraragarri hori:
2019an AUPA-Autonomoak Ekintzarako Elkarrekin sindikatuarentzako iragarki kanpaina bat egin genuen, Emilio Encabo eta Juncal Altzugarairekin batera:
Mushkum taldearen «Basamortuan» abestia, 2018
Hara musika-taldearen «Agian» bideoklipean, 2017, Andere Etxegarairen zuzendaritzapean:
Dar-dar laburmetraian, 2026, Emilio Encaboren zuzendaritzapean: