Umeen partehartze politikorako metodologia bat da.
Heldukeriarik gabeko mundu batean sinisten dugulako, feministak, antiarrazistak edo antifaxistak garen modu berean.
Jolasa mundua ulertzeko daukagun erramintarik indartsuena da, eta gainera gozagarri hutsa da. Hala ere, helduok ia ia debekatuta diogu gure buruari jolastea.
Edozein ordutan jolasterik ez badut ez da nire iraultza.
Betidanik nabil murgilduta sorkuntza literario, eszeniko eta ikusentzunezkoetan, gehienetan beste batzuekin batera, eta hala jarraitzeko asmoa dut.
Orain arte sortutakoen puska on bat irakurri eta ikusi dezakezu ate hau igaroz.
2022an abiatu genuen Larrabetzun ortugintza ekologikoa komunitatean jorratzen duen proiektu piloto hau.
Gure herrian elikagaiak sortzeko baliabideetan sakontzeko asmoz elkartutako taldeak erronka berriei heldu nahi die hemendik aurrera.
Besteen sormen prozesuen bidelagun izatea gustoko dut.
Sortzaileak askotan bere mugaren batekin topo egin eta laguntza behar duelako bere lana erditzeko.
Talde-bilera handietarako metodologia honek bizitza naturalaren norabide eta erritmoak zaintzen ditu, eta elkarrizketa informalen garrantzia balorean jartzen du.
Honetan aritua, zurea antolatzen lagun diezazuket.
Ezagutzen dugun mundu honen gainbehera azaltzen diguten hainbeste adierazle daudenean, etorkizun hobeagoak eraikiko dituen paradigmara hurbiltzeko estrategiak bilatuko ditugu, birkonektatzeko lanarekin.
Mundu globalaren gaitzen aurrean, hurbilekoa zaindu.
Gizartean bakardadea gaitz handia den une honetan, lagunekin hobeto da beti.