KUID

Euskera maitasunetik, mesedez

*Hemen jasotzen da 2012an garatutako proiektua, Wikitokin 2016an aurkeztutako proposamena eta 2017an gauzatutako esperientziaren berri. Baita Anti-identidadea 2000. urteko libeloa ere.

Proiektu honek euskararen inguruan dauden zenbait klitxe astindu nahi ditu eta horren inguruko zenbait arazo arindu.

Euskal Herriko biztanle bakoitzarentzat afektiboki euskarak zer esan nahi duen jakin nahi genuke eta bakoitzak zer eman nahi (eta ahal) duen horren alde, zein zama askatu behar duen edo nola bizi nahi lukeen orohar elebitasunaren kontu hau.

Maparen erdigunean motibazioa eta maitasuna jarriko ditugu.

PowerPoint

Hemen

Anti-Identidadea

(Likiniano elkartearen eskutik argitaratutako bi ordu solasaldia Jon Baltzarekin)

Ama-hizkuntzak mundua egituratzen digula aintzat hartuta, zer dauka euskarak hain aberatsa dena inguruan dituen hizkuntzekiko? Zerk merezi du euskaran? Nolakoa da? Bada, euskara ez da hizkera bat bakarrik, pentsamolde bat baizik, inguruan nagusi diren jatorri indoeuroparreko pentsamoldeen arras ezberdina. Euskaraz ez dago ‘identidad-erik’, ez dago ‘tiempo-rik’. Holako gauzak mamitzen dira solas honetan.

UMEEN KONTSEILUAK