Gaztetxoen irakurzaletasunaren inguruko kezka dute liburutegietako arduradunek, irakasle, guraso eta bestelako hezitzaileek. Egun osoa irakurtzen pasatzen duten arren, halabeharrez irakurtzen dute eskolan, eta pantailen bitartez aisialdian; askok irakurtzea gorroto dutela adierazten dute, eta liburutegia ez omen dute apenas zapaltzen.
Ume batek irakurtzea gorroto duela esaten duen bakoitzean unikornio bat hiltzen da.
Irakurtzea BIDAIATZEA da, munduaren ulermena zabaltzeko tresna handiena, seguraski.
PLAZERRAren bitartez irakurtzea da gakoa.
Proiektu honen funtsa gaztetxoei irakurtzea zeinen gustagarria izan daitekeen frogatzea da.