Aurrean duzun hau amaitu gabeko webgunea da
Hala izan behar duelako
Ez duelako ezer saldu nahi
Ez duelako perfektu itxura eman nahi.
Gure bizimoduaren zenbait arlo ezbaian jarri nahi ditu
bizipozaren alde
baina autolaguntza izan gabe
…
Ez dago amaituta… elkarrekin egiteko delako
nahi baduzu, kilikiliak egiten badizkizu
Urteetan zehar handik hona ibili naiz eta oso zeregin anitzetan ibili naiz
baina beti beste aldetik
ez dakit zergatik izan naizen beti outsider baina ospearen argitan inoiz ez naiz oso eroso egon,
beti beste zerbaiten bila.
Eztik litezkeenetara bidean.
Baliteke hemendik kolaborazio oparoak sortzea
edo baliteke ere norbaiti argi berriren bat piztu eta bere kabuz zerbait aurrera ateratzea… aberastea. Bejondeiola. Hori ondo ere. Eman ta zabal zazu…
Hemen agertzen diren proposamen guztiak kolektiboak direla ikusiko duzu, horrek esan nahi du lagunekin hobeto gauzatuko direla, agian zeu izan zaitezke…
Blog honetan egunerokoan KUIDetik proposatzen diren ekintzen eta sortzen diren albisteen eta gogoeten berri emango da.