KUID

Bloga / Uncategorized / a t i z a b a l i k ipuinaren aurkezpenak!!

a t i z a b a l i k ipuinaren aurkezpenak!!

«Hau ez da rock banda baten historia, baina izan zitekeen, puntx hori dauka.»

 

Horrela hasten da 2025ean Ikaztegietan Geuretik Sortuak ekimenaren barruan idatzi nuen ipuina. Fabula politiko bat da, politikagintzan narratiba berriak behar ditugula iruditzen zaidalako.

Ipuinaren abiapuntua hau da:

Ikaztegieta izeneko herri itxuran baketsu honetara komunitate berri bat etorri da bizitzera, etxe handi bat hartuta. Guk orohar ontzat ditugun hainbat balore muturreraino ulertzen dituzte haiek. Bizitzeko modu ezberdin horren ispiluak herriko komunitateari erronka berriak ekarriko dizkio, gure bizimodu kapitalista erosoa ezbaian jarriz, klima-krisialdi testuinguru batean. Batzuek deituko diete hippyak, beste batzuek sekta… baina pertsona atsegin eta zintzoak dira, maitagarriak… eta euskaldunak.

Irakurlea interpelatu egiten du ipuinak eta gai asko ekartzen dizkigu mahai gainera.

Hemen duzu irakurgai: https://kuid.eus/proposamenak/sorkuntza/

Hemen elkarrizketa bat: https://ataria.eus/ikaztegieta/1774436630312-iruditzen-zait-kontakizun-politiko-berriak-falta-ditugula

 

Aurkezpenak datoz orain. Ikaztegietan (Gipuzkoa) egin nuen martxoan eta solasaldi bizia piztu zen bertan. Hurrengoak Betelun (Nafarroa) eta Larrabetzun (Bizkaia) izango dira:

Maiatzaren 27an asteazkenez Betelun, Udaletxeko erabilera anitzeko gelan, 18:00etan.

Ekainaren 4an ostegunez Larrabetzun, Goikointxurretan 19:00etan.