KUID

Legezko Oharra

ARDURADUNEN DATUAK

Peru Calabaza Saban da kuid.eus webgunea. Enpresaren egoitza helbide honetan dago: XXXXXXXXX. Peru Calabaza Saban, webgunearen arduraduna izanik, erabiltzaileen esku jartzen du honako dokumentua, 34/2002 Legean (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa), Europar Batasuneko (EB) 2016/679 (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean DBEO) araudian eta gai honen inguruko gainerako araudietan ezarrikoa betetzeko. Webgunera sartzen den pertsona orok erabiltzaile rola hartzen du bere gain, hemen ezarritako xedapenak eta aplikagarriak diren bestelako araudi guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du. Peru Calabaza Saban eskubidea gordetzen du webgune honetan erabilera-baldintzak eta edozein unetan aldatzeko, aurrez erabiltzaileei jakinarazi gabe. Nahikoa izango du webgunean lege-ohar hau aldatzea, beraz.

ERANTZUKIZUNA

Peru Calabaza Saban ezin du erabat bermatu webgunean argitaratzen dituen informazioen fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta zehaztasuna. Bereziki, Peru Calabaza Saban ez du bermatuko eta ez du bere gain hartuko:

  1. Webguneko edukien jarraitutasuna edo / eta webgunearen beraren eskuragarritasun eta jarraitutasun teknikoa;
  2. Edukietan edo / eta produktuen ezaugarrietan errakuntzarik ez egotea;
  3. Birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea webgunean eta berau ostatatzen duen zerbitzarian;
  4. Webgunea menderaezina izatea eta bertan hartzen diren segurtasun neurrien hutsezintasuna;
  5. Webguneko edukiek, produktuek edo/eta zerbitzuek beti funtzionatzea;
  6. Norbaitek, webguneko segurtasun sistemak urratuta edo Peru Calabaza Sabanek webgunean ezarritako arauak urratuta, beste batzuei edo bere buruari kalteak eragitea;
  7. Webgunearen edo bertan dauden estekak jarraituta bisitatu daitezkeen beste webguneen funtzionamendu faltak edo funtzionamendu txarrak eragindako beste edozein kalte.
  8. Hala ere, Peru Calabaza Sabanek bere esku dauden neurri guztiak hartu eta hartuko ditu, bere ahalmenaren eta teknologiaren garapenaren arabera, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta bertan birusen edota bestelako osagai kaltegarrien presentzia eragozteko.

Peru Calabaza Sabanek ahaleginik handienak egiten ditu webguneko edukiak zuzenak izan daitezen, errakuntzarik gabeak, eta edozein unetan aldatzeko ahalmena gordetzen du. Peru Calabaza Sabanek ez du ardurarik hartuko hirugarren batzuek emandako edukietan errakuntzak egonez gero.

WEBGUNERA SARTZEA

Erabiltzaileek irekia eta doakoa dute webgunerako sarbidea eta nabigazioa, erregistratutako erabiltzaileentzako edukietara salbu. Zenbait produktu edo zerbitzu erosi edo kontratatzeko, erabiltzaileak webgunean erregistratu beharko du bere izen-abizenekin. Bere ardura izango da datu horiek egiazkoak eta legezkoak izatea, izen-emate formularioetan sartuko dituen datu guztien zuzentasuna bermatuz. Izen-emate horietan aplikatuko dira Pribatutasun-politikan zein KUIDen Zehaztapen eta Baldintza Orokorretan ezarritako baldintzak.

HIRUGARRENEN WEBGUNEAK

Honako lege-oharrak ez ditu hirugarren baten praktikak erregulatzen pribatutasunari, datuen babesari edo beste ezein alderdi edo ezaugarriri dagokionez. KUIDren webgunean esteka bat ezartzeak ez du esan nahi guk estekatutako webgunearen edukia onartzen dugunik. Ez gara erantzule eta ez dugu gure gain ardurarik hartzen hirugarren batzuek datuak jaso, erabili eta hedatzeko izan ditzaketen politika eta praktikengatik. Honek bere baitan hartzen ditu Facebook, Apple, Google Microsoft, RIM eta beste edozein aplikazio garatzaile, aplikazio hornitzaile, sare sozial plataforma hornitzaile, sistema eragile hornitzaile eta gailu egile. Ez da gure ardura eta ez dugu gure gain hartuko erabiltzaileak beste erakunde batzuetara zabaldu litzakeen datu pertsonalengatik aipatutako hirugarrenen bidez.

DATU PERTSONALEN BABESA

Webgune honi lotutako datu pertsonalek Europar Batasuneko (UE) 2016/679 (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) araudian eta gai honen inguruko gainerako araudietan ezarritakoa betetzen dute. Informazio gehiagorako, ikus gure Pribatutasun-politika.

JABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Jabego intelektual, industrial eta irudiaren jabetzari dagokionez (besteak beste, testuak, diseinu grafikoak, marrazkiak, kodeak, softwarea, argazkiak, bideoak, audioak, datu-baseak, aurkibideak, irudiak, markak, logotipoak, leloak, informazioak eta, oro har, Espainiako legediak eta nazioarteko itunek babestutako edozein sorkuntza), KUID horien jabe da edo lortu ditu bakoitzari dagozkion lizentzia edo baimenak webguneko edukietan ageri diren edukiak erabiltzeko. Erreprodukzioa, kopia, lan eratorriak eta partekatzea bestelako baldintza batzuekin lortu nahi izanez gero, erabiltzaileak berariazko baimen idatzia eskatu beharko dio KUIDeri eta hark idatziz eman beharko dio berariazko baimen hori, adostutako baldintzak zehaztuta.