Ikusmenaren erabilpena eta irudien lengoaia nagusi diren mundu honetan, aditzera pausatzeak bizitza-erritmoaren aldaketa dakarkigu. Erritmo hau aldatzea eta aditzera pausatzea ezinbestekoa zaigu. Soinuen eremuaren ikerketaren bitartez bizitza-alternatibak gure inguruan direla ohartarazi gaitezke, aditzera pausatuz.
Soinu ekosistematan parte hartzerakoan pertsonak bidaia bat egiten du giza-zirrara eta irrazionalitatearen bila. Itxi begiak eta aditu. Proposatzen den hau ez da ikuskizun bat, bizipena baizik.