KUID

Open Space Talde Fazilitazioa

Bertan zer gertatuko den ezin jakin. Gune Irekiko batzarretan etorritakoek eurek osatzen dutelako agenda, zer eta noiz mintzatu. Harritzeko prest etorri behar.

Gune Irekia edo Open Space Tecnology talde handien bilerak egiteko metodologia bat da. Metodologia hori 80ko hamarkadan hasi zen garatzen, Harrison Owenek ikusi zuenean kongresu eta konbentzio handietan kafe-makinaren inguruan gertatzen zirela elkarrizketarik interesgarrienak, eta ez hitzaldi-areto handietan.

Gune Irekiaren espiritua elkarrizketen eremu informal hori bileraren erdigunera eramatean datza, hau da, bilera auto-antolaketatik eratzean. Eta litekeena da auto-antolaketaren kontzeptu erakargarri hori izatea hain zuzen, gauzek naturan duten funtzionamendura igortzen duena, interesgarria gerta dakizukeena, gure bizitzako beste edozein esparrutara estrapolatu baitaiteke.

Metodologia honetan aritua eta aditua, hainbat talde bilera handiren bideratzaile lanak egin izan ditut.

Talde-elkarrizketarako metodo bat da, eta elkarrizketa egiazko eta esanguratsuak sortzen ditu normalean gai berari buruzko ideia eta pertzepzio desberdinak dituzten pertsonen artean. Bere moldagarritasunari esker, herrialde ugaritako milaka taldek erabiltzen duten elkarrizketa-metodo bat da, gai anitzei heltzeko.

Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea “atzorako”, orduantxe funtzionatzen du ondoen Gune  Irekiak.

ZERTAN DATZAN:

Autokudeaketa, enpatiaz aditzea eta ikaskuntza kolektiboa bultzatzen duten lau printzipio eta lege batean oinarritzen da Gune Irekia gizarte-teknologia:

Bi oinen legea:

Pertsona bakoitzak elkarrizketa batetik bestera mugitzeko askatasuna du, bere interesaren eta beharraren arabera, elkarrizketa bakar batean edo batzuetan parte hartuz, elkarrizketa-errondetan aurrera egin ahala.

Lau printzipioak:
  1. Iristen den edonor da pertsona egokia.
  2. Gertatzen den edozer gauza gerta zitekeen bakarra da.
  3. Hasten denean da une egokia.
  4. Amaitzen denean, amaitu da, edo ez…

Metodologia horren azpian dagoen filosofiak egiten du interesgarri, baita bilera-talde handiak fazilitatzen aritzen ez diren pertsonentzat ere.

2022an, mundu mailako Open Space komunitatearen biltzarra antolatu genuen Bilbon GiGi Mundiala izenarekin. Antolatzaile-taldea izan ginen, besteak beste: Eleder, Iñigo, Maria, Silvia, Diego, Jasone, Joaquin, Anjel, Unai…

https://independentea.eus/bilbon-bizitza-eta-biltzarra-ospatuz/