KUID

Ekologia sakona Larrabetzun

Bloga / 2026-06-08 8:55 am Ekologia sakona Larrabetzun Uztailaren 5ean eta 6an Ekologia Sakonaren gaineko tailerra eskainiko da Larrabetzun. Ekologia Sakonak bizitza erdigunean jartzea proposatzen du, gure erantzukizun sozial eta ekologikoarekin berriz konektatzeko. Gero eta ikaragarriagoa den errealitate batek sortzen digun beldurraren, amorruaren edo antsietatearen aurrean, askotan defentsa-mekanismo gisa insentsibilizatu egiten gara. Deskonexio emozional horrek blokeatu eta geldiarazi egiten gaitu. Baina nola egin diezaiokegu aurre daukagun nahate-borrasteari, erotu gabe? Gure seme-alabentzako etorkizunerako itxaropena erein nahi badugu, paradigma aldaketa bat eragin beharko dugu, ekologia sakonean, ekofeminismoan, permakulturan eta abar oinarrituta. Eta nola aldatuko gara, aldaketa handi horretan erabat laguntzeko bezain indartsuak izan gaitezen? Joanna Macyk, ingurumen-ekintzailea, sendatze pertsonal eta kolektiboko praktika garatu zuen, ekologia sakonaren filosofian eta sistemen teorian oinarritutakoa: Birkonektatzen Duen Lana, bihotza eta gure ekintzak lerrokatzen lagun diezakeguna. Birkonektatzen duen lana talde-praktika batzuk dira, bizitzaren amaraunarekin eta gure emozio sakonenekin konektatzen laguntzen digutenak. Irene Fernandez Malagatik Larrabetzura etorriko da tailer honen bidez bere jakintzak partekatzera. Entzute sakoneko praktikak, esperimentazio sentsoriala, adierazpen sortzailea, meditazioa, roleplay jarduerak… izango ditugu. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu telefono hauetako batera: 655 713 240 (Angela) 653 700 095 (Peru)