Ir al contenido principal

KUID

Basagunen malkoak eta ametsak

Uda oso oso zaila izan dugu aurten Basagune ortu komunitarioan. Maiatza bukaeran gure taldekide eta lagun min Zesarrek bizikleta istripu lazgarri bat eduki eta egun batzuk koman eman eta gero utzi egin gintuen. Bere dolua luzea eta mingarria izaten ari da.
Baina horrekin batera, gainera, euria egiteari utzi zion eta ezustean inoizko udarik beroena izan dugu.